Azken urteotan, K2K gunean hainbat eraldaketa egin ditugu, alegia azken asteotan “Eboluzionatzen jarraitzeko birsortzen diren erakundeak” izeneko zortzi kapituluko serie baten bidez partekatzen aritu garenak, horretarako artikuluak, bideoak eta ilustrazioak konbinatuz. Berrikuntza horiek, zentzu ugaritan sakonak izan direnak, gure printzipio eta balioekiko leialak izaten jarraitu arren, hausnarketara eta marka propioaren izena birplanteatzera eraman gaituzte. Beraz, aurrerantzean NER by K2K izendatzeko gure arrazoia partekatzeko unea heldu da.

Eboluzionatzeak nabarmenki konturatu arazi digu Harremanen Estilo Berriak (NER) argi eta garbi identifikatzen duela gure balio-proposamena. Alde berean, guretzat atsegina da aipatzea K2K gunea bi hamarkada baino gehiagoko epean zehar NER garatzea ahalbidetu digun erakundea izen dela.

Ekintzaren elementu kontzeptual nagusien konbinaketatik, alde batetik NER, zeinek egiten dugunarekin konektatzen gaituen; eta, bestetik K2K, zuzenean nortzuk garen aipatzen duena, alegia NER modu propio batean garatzen dabilen pertsonen taldea, dator gure NER by K2K marka sortu berria, K2K taldetik NER baliatuz egiten dugun aplikazio zehatza.

Terminoen batura honekin irudi osatuago bat eskaini nahi dugu, hobeto transmitituz nortzuk garen, zerk elkartzen gaituen eta zeintzuk diren gure ekarpen bereizgarriak, gure konpromisoa eta gure erantzukizuna.

NER by K2K da gure marka berria, gaur ilusioz eta poztasunez estreinatzen duguna.