Mintegiak
NER by K2K
Sentitzen dugu.
NER by K2K taldean, sentitzen dugu, pentsatzen dugu eta egiten dugu. Emozioak mugitzen gaitu. Badakigu pertsonak emozionatzen, motibatzen eta sentsibilizatzen, aldaketaren premia sentiarazten; izan ere, pertsonak dira horren protagonistak, eta, beraz, partekaturiko arrakastaren jabeak.
Ideia argiak, definituak eta koherenteak ditugu, pertsona guztiek erakundea haiena bezala sentitu eta aldaketaren partaide izatea lortzeko bide egokia markatzen dutenak. Urte askotako esperientziak eta garatutako dozenaka proiektuk erakusten dute arrakasta duten erakundeak ez dutenetatik bereizten dituela pertsona gehiagok norberarena bezala sentitzeak eta garatzeko grina, ezagutza eta borondate osoa jartzeak. Horixe da horien indargunea.
Hori lortzeko, erakundeak kultura bat bultzatu behar du, honako hauetan oinarritutako estiloa: etika, koherentzia, konfiantza, autokudeaketa, askatasuna eta erantzukizuna, eskuzabaltasuna eta epe luzerako ikuspegia. Horrez gain, antolakuntza-egitura bat garatu behar du eta estilo horretako balioak errazten eta bultzatzen dituen kudeaketa-modua.