8 kapituluko serie honetan, azken urteotan izan dugun bilakaeraren gako nagusiak partekatzen ari gara. Lehenengo atalean esploratzeko, inspiratzeko eta begirada altxatzeko unea kontatzen dugu; bigarren kapitulu honetan ezagutza irekiaz, sistematikazioaz eta gardentasunaz hitz egingo dugu.

Gardentasuna da NER proposamenaren zutabe nagusienetako bat; informazioa partekatzeko bokazio hau, pertsonei proiektuetan parte hartzea ahalbidetzen diena, halaber kanporantz lekualdatzen da partekatutako ezagutza irekiaren moduan “K2K-ko liburuak” direla medio, zein dohainik deskargatu diren 90.000 aldiz baino gehiagotan eta erakunde ugari hartaz baliatu dira informatzeko, beste esperientzia batzuk ezagutzeko eta NER-en inplementazioan lehen urrats bat emateko.

 

Harremanen Estilo Berria erakunde ugari martxan jartzen ari den ideia, balio eta irizpide ezberdinen multzo bat da, beraz, ez dira K2K-ren “jabegoa”; hala ere, K2K Emocionando erakundean inplementatzeko gure modu propioa daukagu, “nerbyK2K” izendatu duguna, alegia 20 urte baino gehiagotan zehar metatutako esperientzia eta ezagutza guztia eta erakunde oso ezberdinetan 100 antolamendu-eraldaketa prozesu baino gehiago sistematizatzearen emaitza dena.

Enpresa bat kudeatzeko menderatu behar den teknika eta erreminta multzoa partekatu eta ezagutzera emateko logika honi jarraiki, erabaki genuen urrats berri bat ematea eta esperientzia zein ezagutza hau guztia sistematizatu eta kontzentratzea Bilbon, 2018ko azaroan lehenengo aldiz eman zen nerbyK2K Mintegi Aurreratuaren bitartez; lehen jauzia egin genuen Bartzelonara 2019an eta, 2020an, bigarren jauzia egin genuen Mintegia Madrilen ematerakoan. Mintegi hau osatu zen, baina COVID-19a heldu zenez, deialdia eten behar izan genuen.

 

Pandemiak ez gintuen geldiarazi; distantzia fisikoaren testuinguruak eszenatoki bat zabaldu zion hurbilketa digitalari, bizitzea suertatu zaigun errealitate berriaren beharrak asetze aldera. Programa eta metodologia birdiseinatu genituen jauzi hirukoitza emateko eta pertsonengana hurbiltzeko, edonon daudela ere, Online nerbyK2K Mintegi Aurreratuarekin. Teknologiak ahalbidetu digu beste leku batzuetara iristea, beste pertsona batzuk ezagutzea eta gure esperientziak partekatzea Espainian, Latinoamerikan edo Estatu Batuetan. 2021ean hasi ginen heziketa programa ingelesez irakasten, beste herrialde batzuekin kontaktatzeko aukerak biderkatuz, bereziki Europakoekin.

2018tik, 300 profesionaletik gora munduko herrialde ezberdinetakoak -Alemania, Argentina, Austria, Belgika Bolivia, Brasil, Txile, Kolonbia, Ekuador, Estatu Batuak, Frantzia, Hungaria, Italia, Mexiko, Herbehereak, Polonia, Portugal, Uruguai, eta Espainiako gune ezberdinak- hurbildu dira K2K Hunkitzen erakundera, kudeaketa aurreratuaren erreferentzia erreal eta asebetegarriak topatu nahian. Denbora honetan guztian zehar esperientzia errealak partekatu ditugu Harremanen Estilo Berrira hurbildu diren pertsona eta erakundeenak, zeini eskertzen diegun Mintegi bakoitzaren gaineko bere bizipena transmititzerakoan erakutsitako berotasuna eta zintzotasuna, mesederako izan direnak, zalantzarik gabe, inspirazio bezala munduko leku ezberdinetan ekintzara pasatzea hautatu duten pertsona ugarirentzat.

Mintegiez haratago, urte hauetan zehar hurbilketa jarduera itzela garatu dugu tailerrak eta workshop izendatuak direla medio Euskadin eta halaber Euskaditik kanpo, guretzat guztiz berritzailea izanik; hainbat tailer eman ditugu Katalunian eta are ausartu ginen, lehenengo aldiz, ezagutza eta esperientzia partekatzera, eta ingelesez ematera pare bat tailer Lisboan; eta parte hartu dugu 60 hitzaldi, kongresu, master, solasaldi edo mintegi baino gehiagotan.

Jarduera honen guztiaren ondorioz, halaber munduko herrialde ezberdinetako gurearen antzeko esperientzia ezberdinen harira, Isaac Getzen “Freedom Inc” liburuaren gaztelaniazko edizioa sustatu genuen, zeinetan ohorea izan dugun hitzaurrea idazteko, Pablo Aretxabalaren eskutik, hala nola Corporate Rebelsen “Make work more fun” liburuko hitzaurrea. Hedabideek interesa erakutsi dute eta erakusten jarraitzen dute gure enpresa kudeaketaren planteamenduarekiko; 2018tik 70 baino gehiago izan dira prentsan, irratian eta telebistan lortutako inpaktuak, K2K Hunkitzen erakundearen gaineko elkarrizketak, erreportajeak, iritzi artikuluak eta erreferentziak direla medio.