Seriearen seigarren emanaldira heldu gara eta “Eboluzionatzen jarraitzeko berrasmatzen diren erakundeak” izenburupean, azken urteotako geure transformazio propiorako gakoen gaineko zortzi kapitulu partekatzera gatoz. Lehenengo emanaldian gure ustiapen, inspirazio, begirada altxatzeko unea kontatu genuen; bigarren kapituluan partekatzeko gure bokazioa izan genuen hizpide; hirugarren emanaldian azaldu genuen gure zerbitzuak eskaera berrien aurrean nola birdiseinatu izan ditugun. Laugarren emanaldian lehenago inoiz partekatu gabeko zerbait azaldu genuen: lurralde baten eraldaketa. Bosgarren kapitulua, izaera horizontaleko gure hazkundeari dedikatu genion. Orain aldaketa prozesuetan, oro har, eta bereziki, geurean, komunikazioak duen garrantzia azaltzeko txanda heldu da.

Informazio eta komunikazio fluxua da Harremanen Estilo Berriarekin lotutako gako nagusienetako bat. Ez dago auto-gestiorik erabakiak hartzeko askatasunik eta erantzukizunik gabe; eta hori ezin da lortu informazio guztiaren lorpen askea eta arduratsua, hau da, gardentasuna, falta izaten denean.


Benetako gardentasuna pertsona guztiek informazio osoa erraz eta zuzenean eskuratu ahal izatean datza, bereziki erabakiak hartzerakoan ko-ardura baterako iritzi elementuak barne hartzen dituena. Erakundeen barrurantz begiratzen duen kontsiderazio hori halaber K2K Hunkitzen guneak ingurunearekiko, gure komunitatearekiko kontsideratzen duen zerbait da.

K2K Hunkitzen gunearen eboluzioa halaber nabarmenki islatu da kanpoko komunikazioan eta gu ezagutzera hurbiltzen diren pertsonekin eta agenteekin komunikatzeko moduan. 2017an geure marka propioa berritu eta finkatu genuen, webgune berri bat diseinatuz, erabilgarri ditugun errekurtso, tresna, artikulu, elkarrizketa, doako deskargako bideo edo liburu guztiak eskuratzea errazteko. Geroztik, 55.000 pertsonek baino gehiagok bisitatu dituzte gure bizipenak, ideiak edo esperientziak partekatzen ari diren orrialde hau eta bere sekzioak. Hala da, gogoko dugu bizi ohi dugunaz solastea, beste pertsona edo erakunde batzuentzat erabilgarria izateko edota kezka, ideia edo galderaren bat pizteko bidea eman ahal duelakoan.

Egunez egun balioa eskaintzen saiatzen gara gure komunikazio digitalerako kanalen bidez; sare sozialak Twitter, LinkedIn edo YouTube baliagarriak gertatu zaizkigu eguneroko kontaktu erreala mantentzeko, baita nazioarteko mailan ere, euren eraldaketa bidaia propioa abian jartzeko erreferentziak eta inspirazioa bilatzen duten pertsonekin. Are gehiago, entzute aktiboak, harremana izateko eta helburu ebolutiboa, informazioa eta inspirazioa bilatzen duten edo gure balioak partekatzen dituzten erakundeen betetasuna eta auto-gestioa hizpide dituzten pertsona eta agenteei eskuzabaltasunez informazioa eskaintzeko aukera ematen digu.

Komunikazio ekintza propioek, bai geure kanal propioen bidez garatzen ditugunak eta bai antolatutako ospakizunak, hala nola ohiko hedabidetan izandako presentzia iraunkorrak, beste entitate batzuek antolatutako jardunaldi, txosten edo masterretan parte hartzearekin konbinatuta, proiektua sendotu egin dute, gure balioekin bat datorren proposamen irmo bati bidea emanez. Komunikazio ekintzak, guk sortutako bideoen indarra, argitaratzen ditugun artikuluak, etab. aztarna bat uzten ari dira, eta haren bidez, azken urteotan zeharkatutako bidearen kontakizuna eraikitzen dugu. Irudi, eduki, formatu eta komunikazio ekintza hauekin lotutako aldaketek nabarmenki hedatu dute K2K Hunkitzen proposamenaren hala nola taldea osatzen duten pertsonen ospea eta aintzatespena. Pertsonak ditugu hizpide eta, zentzu honetan, jarraitzen gaituzten pertsonek jakin nahi dute zein den K2K Hunkitzen gunean lanean aritzen den taldea, nor da nor azaltzera dedikatutako orrialdetan jasotzen diren bisita kopuruak frogatzen duen bezala.

Epe honetan zehar, gure prozesuen baitan hartu dugu komunikazioaren inpaktua neurtu eta aztertzearen garrantzia, izan ere, neurtu gabea nekez hobetu ahal da. Analisi honek halaber aukera berriak atzematea ahalbidetu digu, bai Latinoamerikako pertsonekin eta bai Estatu Batuetakoekin eta Europakoekin.