Colibri 9 Koldo Saratxaga

Dulcey Limaren argazkia.

Erraztea aukerak eskaintzea da

Duela aste batzuk gogoeta sorta bat partekatzen hasi nintzen. Lehenengo artikuluan, “Zergatia eta helburua naturalki jariatzen direnean”, esaten nuen erraietatik hitz egin nahi nukeela. Eta hala jarraitu nuen egiten “Pentsatzea sortzea da” izeneko bigarren artikuluan. Utzi nuen tokitik abiatuko naiz.

Natura etengabe mugitzen ari da, bizi-bizirik dago eta eboluzioa dario, eta gizakia daukanari atxikita geratzen da, nahi duena lortzeko borrokan geratzen da, harrapatuta bere sinesmen eta artxiboetan.

Unibertsitatea, humanitatea eta gizakia sentitzen ditudan modu honetatik, eta ulertuz etorri naizela misio bat betetzera , ez dut uste eginikoak garrantzi handia duenik, bai ordea mandatu horri dagokionez koherentea den edo ez. Nire baitan ondo sentitzen naiz egiten dudanarekin eta nola egiten dudanarekin. Ez da erraza gertatzen, maila pertsonalean gure filosofia zein den, norantz goazen eta zergatik goazen ezagutzera iritsi ez bagara, beste pertsona batzuei jakitera eman ahal izatea. “Ez da erraza bidea topatzea eta sufrimendutik aldentzea baldin eta hasteko gutizia, amorrua eta ezjakintasuna ere aldentzen ez baditugu, izan ere, diru-gose, diskriminazio eta banantze ziklo batean biltzen gaituzte eta nolanahiko errealitate sakona ulertzea eragozten digute”, Zen filosofiaren arabera.

Ulertzera iritsi naiz, bizitza honetan hirurogeita hamalau urte eman ondoren, pertsona baten eboluzioa bizi bakar batean oso laburra izaten dela eta ondorioz, ez dugula anbizio handiegia izan behar pertsonak aldatu nahi ditugunean. Agintea izaten dugunean fruituak epe laburrean lortze nahi ditugu eta pertsonek euren kultura aldaketa egitea, martxan dagoen orgara igotzea, jomuga diren helburuak lortze aldera. Ez gara etorri pertsonak aldatzera baizik eta haien bidea erraztera eta erakustera, ahal den neurrian, bideak, haietan barrera ibili eta esperientziak bizi ahal izango ditzaten. Erakundetan erraztea aukerak eskaintzea da.

Lan zehatz baterako lau pertsona berri behar baditugu, lau pertsona eskatzen dira, edozein, zeren hau presazkoa da, edozein. Gero gerta liteke pertsona horietako batek ez funtzionatzea. Beno… ez du funtzionatzen; zer egin duzu zuk gogotsu senti dadin? Horren parekoa litzateke kalabaza hazi bat ereitea harrien artean edo hezetasunik, argirik, hau da, bizitzarik ez dagoen toki batean. Gauza bera da. Pertsonek gure momentua eta dagokigun tokia dauzkagu eta une bakoitza ezberdina da. Ez gara altzariak, ez gara lehengaiak, ez gara tresnak. Eta esperimentatu dugunontzat, hala da. Hainbat pertsona giro batean, ingurune batean daude, beste batzuekin batera eta ezinezkoa gertatzen da bizikidetza, ez dago elkar uler dezaten modurik. Aldiz beste toki batera joaten badira, ez zaie kanporatzen, ez zaie traumatizatzen, ez zaie esaten “ez duzu balio”, ez zaio esaten 7-9 urteko neska-mutilari “gutxiegi bat atera duzu”, elkar onartzen dute trabarik gabe.

Duela egun batzuk institutuko irakasle batek komentatzen zidan: “Nire ikasgelako neska-mutil guztiek azterketa gainditu dute, 4,5 atera duen batek izan ezik”. Eta esan nion, “barkatu, ez du atera, zuk jarri diozu 4,5; zu zara une honetan neurtzeko bergaren jabe eta zeuk erabaki duzu guztiontzat azterketa berdina jartzea, irakasle andrea”.

12-13 urteko “pertsonatxo” horrentzat, lagun on batek esaten duen bezala, agian 4,5 hori bere neurtzeko bergarekin 9,5 bat da, zeren bere eboluzio maila bakar eta berezian aurkitzen da eta bere bizitza-egoera berezian dago, dagozkion barne eta kanpo harremanekin, momentu fisiko, mental, emozional eta espiritual jakin batean. Oinarrizkoa da ikasleak ezagutzea hezkuntza sistemak uzten eta ahalbidetzen duenaz haratago, baloratu ahal izateko bere bakartasunetik eta ez klasean izaten duen zenbakiagatik. Xehetasun horiek, sinesmenen eta arauen araberako jokabide horrek kalte handia eragin lezake eta eragiten dio pertsonatxo horren orainaldiari eta etorkizunari; gelakideen artean irakasgaia gainditu ez duen bakarra izatean ziur eragingo duela familia ingurunea ere. Berarekiko konfiantzan eragin negatiboa soilik izango du. Haren zoriona zaintzea, 5 ulertu batekin eta hurbil egotea, hobeto ezagutzea eta bere ibilera erraztea, aukera onena da era guztietan.

Notak jartzen ditugu eta rankinak egiten ditugu burdin kiloez edo salmenta edo erreprodukzio kiloez hitz egiten arituko bagina bezala. Pertsonak GGBBak bailiran tratatzen ditugu eta berga berdinaz kontrolatu eta neurtzen ditugu, haietaz, bere IZATEAREN benetako egoeraz ezer gutxi jakinez, edozein modutan anekdota modura hartuz.

Ikuspuntu horretatik, partekatzeak zerikusia izan lezake pertsona bakoitzaren eboluzioarekiko errespetuarekin, berriz diot, pertsona bakoitzaren bakartasunarekiko. Eta hori da lortu nahiko genukeena kolaborazioa eskatzen diguten erakundetako bakoitzean: pertsona bakoitzak bere baitan duen eta bere bizitzako une bakoitzean ahal duen onena kanporatzea lortzea. Helburua da trebetasun eta talentu naturalak eranstea, aplikatzen dituztenentzat ezezagunak diren bide-orriak eta prozedurak erabili ordez. Modu horretan oso erraza da edozein ingurunetan aurrera ateratzea, izan ere, mota orotako erakundetan harremanen egungo egoera hobetzea, oro har, oso erraza da. Helburua da besterik gabe ukigarri eta ukiezin ezberdinak batzea. Hierarkiazko erakundetan kortse eta interes pertsonal gehiegi egon ohi dira norabide berean arraun egitea eragozten dutenak; eta, azkenean, kontsumitzea ahalbidetzen dieten soldata batzuen trukean euren bizitza pasatzen eta alferrik galtzen dituzten pertsonen trebetasun eta balizko talentuak alferrik galdu eta ahultzen dituzte.

Arduradunek aztertu beharko genuke zergatik ez dugun lortzen pertsonak gogobero sentitzea egiten dutenarekin. Geure buruari galdetu beharko genioke zer den ondo egiten ari ez garena. Agian pertsonengana hurbildu behar gara, eta zuzenean jakin zer den okupatzen eta kezkatzen dituena. Komunikazio informala, ezagutzan, benetako esperientzietan oinarritutako informazio ibai bat da. Pertsona bakoitza da egunero egiten duen hartaz jakitunena. Zergatik ez elkarrekin landu haiek eragiten dituzten erabaki guztiak? Zergatik galdetu ohi diegu agintzen dutenei eta ez diegu kontsultatzen egiten dutenei? Hori iragana da. Izan ere, gauza bat da pertsona horrek egiten duena eta beste oso desberdin bat pertsona hori izaten dena.

Ondorioz, pentsatzen dut pertsonek elkarrekin eboluzionatu dezakegula, hain zuzen etengabe uztarengatik kezkatuta eta okupatuta egon behar izan beharrik gabe. Horrek ez du esan nahi eraginkortasunean arreta jarri behar dugunik, baina gehiago ondorio bat bezala, jadanik esan dudan bezala, helburu bezala izan beharrean. Bestela, erabaki eta ekintza guztiak bideratzen badira Ustiapen Ekonomikoaren Emaitzarik gorenena lortzera, bere izendapenaren arabera, hori lortzeko prozesuan tartekatzen den guztia, lehengaiak, instalazioak, dirua edo pertsonak ahalik eta gehien ustiatu beharreko baliabideak bihurtzen dira. Hazkuntza-likido horren baitan ezinezkoa da pertsonen trebetasunak eta talentuak ezagutzea.

Alditan, erakundetan giza itxurako aterki bat erabili ahal dugun arren, errealitatea da sinesteko eta partekatzeko modu bat izan ordez ebaketa eklesiastikoari dagokion paternalismo bat dela.

Zergatik horrenbesteko ahalegina erakundeak kudeatzeko kontzeptuan? Erakundeak ez dira kudeatu behar joan diren mendetan kudeatu izan diren modu berean. Erakundetan armonia nagusitzea da helburu, banakako eta talde moduetan egiteko askatasuna izanik, erabakietan parte hartuz, elkarrekin ereinez eta uztak dakarkiguna elkarrekin gozatuz, partaide izatearen harrotasuna lagun, helburuak batu gaitzan eta erronkak guztiok neurri berean asebete gaitzan lortzeko saiakeran. Hori lortzea ez da batere erraza eta gaurko egunez salbuespen bat da.

Horrek eskatzen ditu lider apalak, hurbilak, ahal izanez gero hautatuak eta ez hatzaren bidez, gutxienez senti dezatela besteek lider izatea nahi dutela eta konfiantza horri darion energia gizatiar horrek dakarren berotasuna senti dezala. Horrek pertsonengan sinestera eramango du, eta horrela arrakasta neurri berean sentitu dadin ahal dena eta ezin den guztia eman eta partekatu ahal izango du.

(Sopuerta, Bizkaia, 1947) Lanbide Heziketa ikasi zuen eta, ondoren, Ingeniaritza Teknikoa, Bilboko Ingeniaritza Teknikoko Eskolan. Bi enpresa-ikastaro eta bi MBA egin zituen, bata Deustuko Unibertsitatean eta bestea Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Maiterekin ezkonduta dago eta bi alaba ditu, Joana eta Ainara, eta lau biloba, Udane, Irati, Ibai eta Aroa.