Iazko urrian topaketa bat izan nuen Madrilen nazioarteko 18 erakunderekin zeinen xedea den gizarte eta hezkuntza arloetan laguntza ematea kasu honetan Espainiako estatukoa den erlijio entitate baten eraginpean. Helburua zen euren ohiko kudeaketa munduan harremanak izateko beste modu posibleak ezagutzea.

Oso sakoneko energia batek harrapatu ninduen eta uste dut zerbait mugiarazi zuela, zeren une haietan eta hauetan, hiru hamarkada baino gehiagotik pertsonak oinarri dituzten erakundeak sortzeko nire moduaren zergatia argitu du. Nire bizitza markatu duten sentitze, pentsatze eta egitea, gertatu behar zuen zerbait bezala ikusten dut orainean, hori izan dela bizitza honetara etortzeko nire arrazoia. Horrek halaber ziurtatzen dit kasualitatetik haratago kausalitatea dela gauza guztien oinarria.

Pertsona guztiok misio bat dugu eta saiatu behar gara gizakiaren kontzientzia maila baxuaren mendean erori eta desbideratu gabe hura betetzen. Aldi berean ulertuz, pertsona bakoitza den bezalakoa dela, hain zuzen eboluzio maila horren arabera.

Ez gara etorri inor aldatzera. Gizaki bakoitzak esperimentatu eta bizitzeko beharra du; hala ere, gure esku dago eboluzio hori gerta dadin ekarpena egitea, giza harremanak humus egokiarekin hornitzen baditugu.

Zuen baimenarekin, gaur goizean pertsona horiekin eta giro horretan garatutakoa partekatzera ausartuko naiz.

ZERGATIA ETA HELBURUA NATURALKI JARIATZEN DIRENEAN

Erraietatik hitz egin nahi nuke, nire sentitzeko modua baita. Bizitzan ondo atera zaizkit gauzak, eta bizipen orotatik ikasi dut zerbait; baina ez ditut hizpide izan nahi eginikoa edo daukadana, dagoeneko iragana baita, bai ordea zergatik eta nola txirikordatu den nire bizitzaren haria eta zein izan den bere helburua.

Naizen bezala agertzen banaiz, agian hobeto, zentzu eta koherentzia gehiagorekin ulertu ahal izango dituzue gertakariak, ekarpenak, partekatu eta erein dudana. Eta horrela, bere uztaren arabera ezagutzen eta aurkezten den, arrakasten eta bere alderaketen arabera aztertuko den pertsonarengan pentsatzeari utziko diogu, ezer gutxi esaten baitigute dibertsitate iraunkorren eta, ondorioz, alderaketa zentzugabearen mendean dagoen mundu batean.

Herri txiki batean jaio nintzen, familia elikatzeko baratza eta hainbat abere izanik gure euskarri nagusia. Lurra tratatzen eta maitatzen ikasi nuen, baita abereak arretaz asetzen ere, gure aitak erakutsi zigun bezala.

Ingurune adeitsu horretan, gazte basati eta alai bat nintzela oroitzen naiz. Nire barnean sortu zen hitz bat nire baitan eraman dudana eta gida modura balio izan didana bide ezberdinetan barrena, azkenean topatu ahal izateko, bilatu gabe, lurrerako bidaia honetan betetzera etorri naizena: ASKATASUNA. Askatasun hori harrapatzen duen, errotzea eragiten duen, beldurrera, antsietatera, etengabeko ezjakintasunera eraman ahal duen ezeren mendean ez egotea bezala ulertuta. Askatasun horrek segurtasuna, baikortasuna, pentsamendu positiboa ekartzen dizkit, eta halaber nire kasuan oso garrantzitsua izan den zerbait: gizakiengan eta bere baitan nagoela sentiarazten didan naturan sinestea. Barne indar hori hainbat arazoren iturri gertatu izan zait bidearen edota bizikidetzaren bosturteko ugaritan gaur egun sentitzen dudanera eta naizenera iritsi artean, iraganeko artxiboetatik eta gure lehenengo hogei urtetan barneratzen ditugun sinesmenetatik askatu artean.

Bederatzi edo hamar urte nituenean ohartu nintzen halaber beste gauza batez; ez nuen ulertu nolatan egunero hitz egiten ziguten Jainko ahalguztidun eta eskuzabal batez zein bat-batean, behin eta berriro, erabateko urkatzaile bihurtzen zen, testuingurutzat etengabeko infernu bat izaten zuena, haur batentzat ere esaten ziguten bezain txarrak izango ez ziratekeen arrazoiak zirela medio. Ezin nuen ulertu zergatik existitzen ziren jainko gehiago eta nolatan ez ziren ados jartzen. Ordutik ez dut sinetsi izan erlijiotan aske izateko beharrezko zerbait bailiran. Konturatu nintzen eta konturatzen naiz, banakako askatasuna baliogabetzen dutela, horretarako dogmak eta sektarismoak erabiliz.

Bateratzen gaituen natura, unibertso, OSOTASUN batean bizi gara, ozeano baten barnean eta bere baitan olatu bat soilik gara. Haurtzaroko aurkikuntza horretatik abiatuta, eta pentsatu eta egin aurretik etengabeko nire sentipenari jarraituz, jakitera heldu naiz, jakinduriaren irakasleak eta mistiko ezberdinak irakasten ari direna aztertuz, bide guztiak tontor berdinera iristen direla eta guztiak OSOTASUN batean bateratze horrek planeta itzel honen dibertsitateari zentzua eta bizitza honi koherentzia ekartzen dizkiola.

Geroago deskubritu nuen bikote harremana, familia, gauza anitz joan nintzen deskubritzen; eta gero sartu nintzen politikan, akats izugarria izan zen, diktaduraren urte aztoratuetan hezkuntza arloan atseginez aritu nintzen, eta asmatu nuen; horrek ere markatu egin dit bizitza, hezteak eta nire harreman guztietan hori aplikatzeak suposatzen duten esanahi sakona ezagutu ahal izateagatik. Educare aditzetik datorren heztea “pertsona BAKOITZETIK onena ateratzea da”.

Ez dakit nolatan aurkitu nintzen karrera tekniko bat egiten, ingeniaritza bat, ez baitzen eta ez baita nire zaletasuna. Duela pare bat urte, morfo psikologiaren eskutik, konturatu nintzen jaio nintzela filosofoa izateko, gauza berrien sortzailea izateko. Eta horixe da egin dudana. Inoiz ez ditut gogoko izan teknologiak, naturala denak erakarri izan nau, bana ez gizakia sortzen aritu izan dena. Alditan esan ohi didate: “Koldo, teknologiak gizakiaren bizitza nabarmenki erraztera etorri dira, medikuntzaren eta gainerakoen ikuspuntutik”. Nire betiko ustea izan da botika hori naturan geneukala eta daukagula eskura une orotan eta dohainik. Hori onartuta ikasi eta ikertu izan bagenu, helburu bakartzat izanik gizakien ongizatea, uneko humanitatea naturaren osagai bezala sentituko litzateke, eta ondorioz integratuta, bateratuta eta orekatuta fisikoki, mentalki, emozionalki eta espiritualki. Interes enpresarialek hondatu egin dituzte natura, elikadura eta, ondorioz, egun lurrean bizi garen gizaki gehienon osasuna. Nire ustean natura Osotasun bezala eskuzabala eta perfektua da eta Dena gure gozamenerako eman zaigu. Gozatzera etorri gara.

Lurreko aniztasunean, ez dago egonkorra den ezer, segundo bakar batean. Dohain, talentu eta gaitasun pertsonal batzuekin jaiotzen gara; ez dago kasualitaterik, bai ordea kausalitaterik. Eta zortea ez da existitzen. Picassok esaten zuen bezala, “Zorroztasunak deitzen bazaitu jardunean harrapatu behar zaitu”.

Denbora eman dut jakintsu eta maisuen ezagutzak sakontzen, horiek nire bizitzaren eboluzioa izan denarekin modu instintibo, natural batean konektatzen (orain ulertzen dut nire balioekin, dohainekin eta talentuekin konektatuta daudela). Ulertzen dut, lotura eza, mendekotasun eza sentitzeko nire moduak lotura handia duela oraindaino azaltzen ari naizenarekin: askatasuna, dogmarik eza, bizi-helburua, unean-unekoa bizitzea etab.

Senak esaten dit bizitzara misio batekin gatozela; sortutako aukerek jartzen gaituzte hierarkia, botere, anbizio, jabetza, behar ezberdinetan eta garbi izaten ez badugu zer izan nahiko dugun bizitzan, zertara etorri garen edo zein den gure bizitzako filosofia, mundu ekonomikoak bere jostailu eta entretenigarri ugarirekin azkenean larri-kaletik eramango gaitu. Iraganeko artxibo eta sinesmen ugaritan harrapatuta gaude. Existitzen ez diren iragan edo etorkizun horiek gure kontzientzia zentzuzkoa izatea eta betetasunean ibiltzekotan lagungarri izatea eragozten dute.

Erakundeen munduan, irabazi asmoa dutenetan eta ez dutenetan, zeren horietan guztietan izan naiz partaide, ikusi eta bizi izan dudana da botere eta aberastasun interesek harrapatu ohi dutela ni materialista, gero atsekabea eta zoritxarra soilik ekarriko dizkiguten gauza iragankor ezberdinen truke. NER by K2K esparruan sentitu, pentsatu eta egiten dugun pertsonak bezala aurkezten gara. Horregatik, gure ekintzak balioen ondoren doaz. Beti pentsatu izan dut garela lehenengo sentimendua, gero pentsamendua eta azkenik ekintza. Sentimenduak bere baitan ditu barrena eta erraiak; pentsamenduan dago nia, berehala ekintzat bereganatzen duen egoa, interes pertsonalak kolektiboen aurretik jartzen dituena, hark lehenesten ditu zer, nola, noizko interesatzen den eta zerk egiten duen ekarpena. Ikuspegi mekanizista eta epe laburrera begira dagoen ekonomizista da nagusitzen dena; alegia uzta eta ez ereintza. Sentitzean eta sinestean, bizitza aldatu egiten da, zeren orainaldiarekiko gogo bizia izaten da gailentzen dena.

Batek sentitzen duenean gizaki bakoitza berezia dela, beti uste izan dudan bezala, oroitu ahal izango du Gaussen kanpaia esanez “munduan ez daude bi pertsona berdin, ezta bi une berdin ere”. Duela hamarkada ugariko aurkikuntza hark erakutsi dit ibilbidean barrena unean-unekoa bizitzea dela betetasunean bizitzeko modua.

Hori gizakiaren beste dimentsio bat da, bizitza honetan betetasuna lortu ahal dugunaz jabetzea bere xumetasun maila nolanahikoa dela ere, gogo bizia eta oparotasuna lagun. Soilik jaiotzatik ekarritako dohain eta talentu horiek jariatzen utzi behar ditugu; ez da izaki hobeagoaren kontu bat, nire ustean gehiago datza lotzen zaituena, existitzen ez dena (iragana eta etorkizuna) hala nola ez daukazun eta nahi duzun hartan harrapatuta zauzkan hura alde batera uztean. Berriro diot gakoa ez dagoela lortutako merituetan, baizik eta motxilan daramatzazun eta askatasunez ibiltzea eragozten dizuten kargak hustean. Barne armonia eta bakea lortzekotan funtsezkoa da ekipaia arinarekin ibiltzea.

Zure ustean gizakia osatzen dugun Guztiaren atal bat bada, ohartuko zara kontua ez dela hura menderatzea eta gailentzea, lortu nahi dugun xedea bere eskura jartzea eta partekatzea baizik, erabaki hartzeen eta lorpenen baitan senti dadin. Arrakastaren atal bat izan dadila. Hainbeste poza ematen digun arrakastarena. Arrakasta bermatzeko modu bat da eta horregatik sentitzen dut meritua ez dagoela nirea bizitza honetan sortu ditudan gauza ugaritan, baizik eta ereiteko unetan egile izan direlako lortutako uztaren jabe errealak diren pertsonekin inguratuta ibiltzen jakitean.

Ziur nago gozatzera etorri garela; gauza txikiez, gure izpiritua goratzen duten, esfortzu handirik gabe baina gogo biziz eta partekatutako energiaz lortzen diren haietaz gozatzera.

Honaino heldu dira nire gaurko hausnarketak. Kontakizun hau partekatzen jarraituko dut nire hurrengo artikuluan.

(Sopuerta, Bizkaia, 1947) Lanbide Heziketa ikasi zuen eta, ondoren, Ingeniaritza Teknikoa, Bilboko Ingeniaritza Teknikoko Eskolan. Bi enpresa-ikastaro eta bi MBA egin zituen, bata Deustuko Unibertsitatean eta bestea Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Maiterekin ezkonduta dago eta bi alaba ditu, Joana eta Ainara, eta lau biloba, Udane, Irati, Ibai eta Aroa.