NER by K2K-ren berrasmatzea
Erakundeek, organismo bizidun bezala, egokitzeko, berrasmatzeko eta eboluzionatzeko gaitasuna dute, premia berriei eta erronka handiei erantzute aldera, gizarte gizatiarrago, bidezkoago eta iraunkorrago bat lortzen modu erabakigarrian lagunduz.
NER by K2K, berez, erakunde bizia da, eta, bertan, Ainarak, Aliciak, Joanak, Koldok eta Oskarrek bete-betean parte hartzen dugu, gure emozio, pentsamendu eta ekintzekin, askatasun pertsonaleko espazio batean eta asmo kolektibo sakon batekin. Gure aldaketa-ikuspegiak etengabeko ikaskuntzara eramaten gaitu, ondo baino hobeto dakigulako pertsona bakoitza bakarra dela eta erakunde bakoitza ere bakarra dela. Beraz, hori horrela izanik, Harremanen Estilo Berria (HEB) egokitzen eta aplikatzen dugu jarduten dugun erakunde bakoitzaren testuinguruaren eta idiosinkrasiaren arabera.
Esparru horretan, ingurune aldakor eta konplexuetan adimen kolektiboa erreminta boteretsuenetako eta eraginkorrenetako bat dela sinetsita, eboluzionatu egin dugu gure proposamena
hobetzeko eta erakundeen egungo aldaketa-premietara egokitzeko; hots, pertsonek eta, beraz, gizateriak eskatzen dituzten premia berrietara.
Erakunde batek eboluzionatu egiten du, bizirik dagoelako, handia edo txikia izan. NER by K2K-an eboluzionatu egiten dugu, sentitzen, pentsatzen eta egiten dugulako; oraina pertsonekin batera bizi dugulako eta elkarrekin esperimentatzen dugulako. Harremanen Estilo Berrian funtsezkoak diren gardentasunarekin eta eskuzabaltasunarekin bat etorriz eta, gure balioekin bat etortzeagatik ere, azken urteetako gure bilakaera propioaren gako nagusiak partekatu nahi ditugu.
Eta 8 kapituluko serie batean egingo dugu. Kapitulu bakoitzak hiru atal ditu: artikulu bat, taldeko pertsona baten bideoa, kapitulua azalduz eta ilustrazio bat. Oraingoz, kapituluen izenak soilik emango ditugu: “Begirada altxatzea”, “Partekatzeko bokazioa”, “Zerbitzuen birdiseinua”, “Eraldaketa lurraldetik”, “Hazkunde horizontala”, “Komunikazioaren garrantzia”, “Digitalizazioaren bidea” eta “Esperimentatzeko askatasuna”.
Taldea
Profesional-talde bat gara, Koldo Saratxaga buru duena, erakundeetan Harremanen Estilo Berria (Ner) bultzatzen duena..
(ner) Harremanen Estilo berria ezartzen aritzen gara era guztietako erakundeetan, bereziki enpresa-ingurunekoetan, baina baita elkarte, administrazio, ikastetxe eta abarretan ere. Harreman-estilo berri bat, funtsezko balio eta printzipio batzuetatik abiatuta, erakunde bakoitzaren neurrira egokitzen dena eta hainbat teknika eta tresna pertsonalizatu garatzen ditu,
eta, horri esker, enpresa-proiektuetan antolakuntza-aldaketak egin daitezke, eraldaketa baten beharraz badakitelako, baina eraldaketa hori arrakasta-bermeekin egiteko modua ezagutzen ez dutelako.
Bideratzaileak eta dinamizatzaileak gara, ilusio handiko pertsonak eta esperientzia egiaztatua eta arrakastatsukoak erakundearen aldaketa lortzen. Kudeaketa-eredu erabat ezberdina proposatzen dugu, pertsonek beren ezagutzak gehitzeko, erakundea oro har hobetuaz.
Ner group
Koldo Saratxaga Ner Group-en bultzatzaile nagusia da; hau da, Harremanen Estilo Berriak batutako ia 30 euskal enpresak parte hartzen duten elkartea, eta gu, jakina, hor sartzen gara.
Ner Group elkartean, esperientziak, sinergiak eta ezagutzak partekatzen ditugu, aurrera egiteko, eraginkorragoak izateko, emaitza hobeak lortzeko eta urrunago iristeko. Gizartearekiko konpromiso argia dugunez, elkartearen helburua da giza garapen zuzena eta iraunkorra lortzea.
Ner Group elkarteak 2.700 pertsona inguruko lanindar konbinatua du, 400 milioi eurotik gorako fakturazioa eta eragiketak 60 herrialde baino gehiagotan. Elkartea erakunde oso ezberdinek osatzen dute, forma juridikoaren aldetik (sozietate mugatuak eta anonimoak, kooperatibak eta irabazi asmorik gabeko erakundeak barne) nahiz tamainaren aldetik (mikro eteetatik hasi eta ehunka pertsonako korporazio handietara bitarte herrialde ezberdinetan), edota jarduera-sektoreei erreparatuta (industria, herri-administrazioa, hezkuntza, zerbitzuak, e.a.)